XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguzkibegia, ordea, lurmen zegon ta oixezkia, ostera, elur.

Aurrerantzean, ordea, banakaren batzuk zintzo iraun zuten Pitagora'ren esanetara ta irakatsietara.

Beste zenbaitek Atenai'ra ta Boeti'ra io zuten, ta Elade'ko beste ikasguetan nahasi ta ezabatu ziran.

Izadiaren berezko indarren ezaguera sakon, ta erabateko nagusigora zeraman bidea lenik erakutsi zuten gizon iakitunen aurrean itzalez gure txapela kendu ta burua makurtu bearren gaude.

Irudimenez gogor ta gogoz arin xamar omen ziran.

Baliteke.

Alare, auxe duzu egia.

Biotzondoz ta idurimenez neke egiten zaigu egia arkitzea, ortarako bidea adimenak irikitzen baitigu, baldinbait ere.

Alabañan, biotzak ta idurimenak ere maiz egia ta iakinkizunak argitu egiten dizkigute.

Musika-zale porrokatua genun gure Pitagora zarra ta aren ikasleen biotz-ikara ta lerak zirikarazi ta legun-erazteko bide zabala zun.

Ederzaleasun onek eraginda, joan-etorri aundiko egia aurkitu al izan zun: dardaraka dagoen ari edo lokarriaren luzerak dakar otsaren goibea, alegia.

Luzeagoa edo motzagoa dan giñoan, otsa ere beeragoa edo goragoa izango da.

Lakain ezberdiñetan lokarria sailkatuz, lokarri berak ots zoli gorengoagoak edo ots motel beitikoagoak ateratzen zitun.

Arri ta zur egiñik lotu zan Pitagora iakin-zale ta ikastuna.

Ots bakoitzaren dardara-kopurua ainbatzerik ez zun ahal izan; ots-iturria neurtu zezaken, ordea, dardaraka zegoen lokarria neurtu bai zezaken, alegia.

Otsen tarteak, laurengoa, bosterengoa, zortzirengoa ta abar esate baterako, ereslari baten belarri zoli ta antzetsuak soil-soillik igarri ta bereizi zitzaken; iñori, baiña, ezin zitzazkion adieraz.

Orain, berriz, zenbaki zeatz ta argiei zegozkien tarteok.

Aundia izan zan garai artakoen poza: ta pitagorazaleek baikor, arranditsu agertu ziran arrezkero.

Arresi-mugak oro gainditu edo zapaldu nai zituten.

Otsik ariñenari aldez neurria artu zitzaioketen.

Neurri ori ta zenbakia, ordea, bat dira.

Mugabagea ta mugatua dira zer guzien oiñarri, ta biok armoniak elkarrerazirik, sortu omen ziran zenbakiak.

Beraz, zenbakiok omen dira zer guzien lengai, bakotiak mugatua adierazten baitute, ta bikoitzak mugabagea: amarrekoa omen da zenbakirik bikaiñena, lenengo lau zenbakien bilduma izaki .

Beraz, ibillian ibilliz dabiltzan izarbelak amar omen ziran, begiz, ordea, bederatzi ikusten zituten ta amargarren opo-lurra asma zuten, Aristotel'en aitorrez.

Mugabagea ta mugatua aurkez aurke ageri diran ezkero, bereonelaxe beste bederatzi sail sortu ziran, egona ta ibillia, bata ta askarra, bakotia ta bikoa, esker-eskubia, ar-emea, zuzen ta okerra, argi ta illuna, ona ta gaitza, lauki ta lertzoko zuzena, alegia.

Lurra azpil zapal baten iduriko egin zuten zarrek; Anaximander'ek, berriz, arratz edo dunbat baten iduriko.

Pitagora'k, berriz, lurra borobilla zala esan zun.

Illargiaren illun-aldietan ageri-lurraren itzal-makurgunea zun iakinbide zeatz.

Bere-onelaxe beste izar ta izarbelak borobil omen ziran.

Ta biribillean irraidan ari omen ziran izar ta izar-belak.

Izarrok irraidaka ari diranean, bere-biziko otsa ateratzen omen dute.

Irraida orren erdi-erdian omen zegon sua: bereonelatsu Elade'ko etxearen erdi-erdian zegon sukaldea, ta erri-udaletxeko erdi-erdian sua zeukaten beti garretan.

Ezteietan emaztegaiaren amak zuzi bat sutan artu ta etxe-berriko sua irazeki oi zunez ta maizter-erri berria sortzean, erri zarreko sua irazeki oi zunez ta maizter-erri berria sortzean, erri zarreko sua eramaten zutenez, erdiko sutzar ortatik iesaiten omen zun eguzkiak, ta lur ta opolur ta illargira igortzen omen zitun: ta gaudi osoa suzko erestun batek inguratzen omen du, gerrikoa bailitzan.

Parmenide'ren aburu ertsiak ez, beste oraiñarteko iakitunen artean, zer guzien lengaia eguratsa, sua ta ura zeritzaten.

Azalez agerian azaltzen zaigun nahasi-mahasiaren barneko edo azpiko batasuna arki nairik ziarduten iakitunek.

Edonoiz ta edonon, orixe izan dute iakitunok elburu ta io-muga.

Arrezkero, Pitagora'ren aburuz, zenbakia dugu zer guzien lengaia, zenbakiak baitakarzki neurri, armoni ta musika.

Itzok irakurtzean, poto egin dudala uste izango du urliak.

Ez orixe, enetxo!.

Armoni itza zarra dugu gure artean.

Egia esan, beste zerbait adierazteko erabillia du erriak itz txanbelin ori.

Ahariaren sabelki ta barrukiak armoni deritzate, beiarenari geli-moni, txerriarenari txarmoni bezela.

Gipuzkoan ta Bizkaian, gaiñera, armoniak otsen marmario, durundia, ta burruka, liskar edo etiketa adierazten ditu.

Beraz itz ori otsez ez zaigu egiten arrotz.

Besterik eziñean, onartu dizut, beste zerbait adierazteko, ordea; Pitagora-zaleen armonia, alegia.

Gatozan arira.

Zenbakiarekiko egiak dituzu aldi ta aldeak zear neurriaren benetako lege ta arau: edonon ta edonoiz aurkez aurke ditugu ta buruan ditugu, ta buruan iraultzen dugunaren noraezeko zerkia (elementu) dugu, Kant'en iritziz.

Ta musika zenun zer-danaren zain ta muiña Pitagora'rentzat eta Platonen'tzat.

Berez bere, gure buruengandik alde ari da zer dalako ori.

Musika ori, ordea, ez dute aditzen gizakume guzi-guziek.

Ortarako nork bere belarria gozatu bearra du.

Kidea kideak ulertzen bait-du, naiz ta belarri zakar edo landugabeek ezin aditu izan, sor edo gor bai'liran.

Zenbaki, musika ta neurriarekiko iakinkizunok, ipuin-odeietan bilduta agertu zitzaizkigun, Porpiri ta Iambliku'ren eragitez, baitik bat.

Asieratik ari ontara idatzi zuten Pitagora zala-ta.

Apolo'ren seme omen zan, urliaren ustez.

Apolo bera omen, berendiaren iritziz.

Aren urrezko iztarra ikasle laztanen batzuk ikusi omen zuten.

Iainko aren seiña, Abari alegia, urrezko gezitan biurturik barnera omen zitzaion Pitagora'ri.

Alde berezietan aldi bertan ikusi ta entzun omen zuten.

Nesu ibaiaren egian egurastu orde ari zanean, ibaiak berriz ta berriz esaten omen zun aren izena.

Tankera berriak artuta agertzen omen zan: batean iauregiko otseiñen bat bailitzan, bestean Euporba gizurena bailitzan.

Troia'ko gudan gertatutako zenbait gertari argi ta garbi oroiterazten omen zitun, ta arresian zintzilik zeuden iskillo zarrak berealakoan ezagun omen zitun.

Txingika edo dirdaika agerterazten omen zuen aren buruak bere iakintzaren berri.

Ageri danez, aren berri omenka dakigu.

Naspilla ortan egia ta ipuia bereiztea ezinkizun deritzagu, beraz.

Dana dala, Pitagora gizon aunditzat iritzi zuten.

Bere burua ez zun egiten iakitun, iakin-zale baizik.

Iakintza ez zala gordin edo zakar, erri osoak ikasi zun irakasle aren bidez: iñolako indarrez zorarazten baitzun.

Erritarrek Pitagora ta Apol bat egin zuten.

Arrezkero, Apol izan zan Pitagora-zaleen bitarteko ta zaindaria.

Elade'ko doriarren artean iraun zun ioera orrek, musikarako sen aundia baitzuten.

Bertan zenun Esparte.

Platon'en iritziz agitz ta ainitz zekiten Espartekoek, iñork uste baiño geiago, baldinbait ere.

Noizean beinka, erbestekoak atera oiltzen zituten, bertakoek zenbat zekiten ez zezaten auteman.

Musika ta Pitagora'ren irakatsietara beuren gogoek gotor ezi oi zituten ta soiñak zaildu ta gordindu.

Neurridunaren ala neurribagekoaren aide ote deritzazu egia?.

Politeia'n galde egiten du urliak.

Erantzuna iakiña duzu, neurridunaren aide, alegia.